Weblog-ek euskararen ikas-irakaskuntzan duten erabilera eraginkorra

 

blogosferaren irudia

Euskararen irakaskuntza eta blogosfera.

Iraia Saenz de Biteri

Orain hogeita bost urte sortutako material didaktikoak eta euskarri teknologikoak zaharkituak geratu dira estreinatu berri dugun XXI. mendean. Izan ere, orduko eskolak eta gaur egunekoak bestelakoak dira, bai irakasleentzat, baita ikasleentzat ere. Lehengo eskoletatik Informazio eta Komunikaziorako Teknologietako eskoletara egindako jauzia itzela izan da.

(…)

Maite Goñik esan bezala, azkenaldian web 2.0 edo Internet-i buruzko albisteak nonahi entzuteko parada dugu. Asko hitz egin da, halaber, irakaskuntzak Internetera hurbiltzeko eta berau ulertzeko modu berri honi atera dakizkiokeen onurez. Batetik, dohaineko eta erabilterrazak diren hainbat tresna jartzen dira gure eskura; eta bestetik, lan egiteko filosofia berri bat irekitzen da irakasleon artean.

Beharrizanen arabera, blog-ek bestelako helburuak izan ditzakete. Hona hemen helburu horietako batzuk:

– Ikasleak bere ikas-prozesuaz hausnarketa egitea.

– Irakasleek ikaskideekin egiten ari diren ariketen erregistroa eramatea.

– Ariketak taldeka eta lankidetza-giroan egitea.

– Motibazioa areagotzea eta jakin-mina piztea.

(…)

Bigarren hizkuntza bat ikasten ari diren ikasleentzat oso egokiak dira blog-ak, batez ere motibazioari begira. Berriak, bitxikeriak, iritzi artikuluak, argazki-oinak, liburu edo filmen iruzkinak, zuzendariari bidalitako eskutitzak, lagun bati igorritako gutunak, kronikak (herriko jaiak, txangoak, bidaiak, gertakizunak), kirolak, kultura ekitaldiak eta abar luze bat lantzeko aukera eskaintzen dute blog-ek. Aipatutako adibide horietan ikusten den bezala, blogek harreman zuzena dute egunkari edo aldizkari elektronikoekin. Ikasleak kazetari-idazle bilakatzen dira weblog-en bidez. Anjel Lertxundik esan bezala, “Historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten”.

Blogak ikas-prozesuaren maila guztietan erabil daitezke, eta trebetasun sortzaileak zein hartzaileak jorratzeko parada ematen dute. Ikasleen koaderno tradizionalak ordezkatzen dituzte blogek. Horiek ariketa guztien erregistro kronologikoa gordetzen dute, eta irakasleontzat oso baliagarriak dira, ebaluazio jarraitua osatzeko.

Bistan da blogen erabilera didaktikoa gero eta hedatuago dagoela hizkuntzen irakaskuntzan. Horiei esker, ikaslea askoz ere aktiboagoa da bere ikas-prozesuan, eta euskararekiko jarrera eta ardura erabat aldatzen da. Honi guztiari gehitu behar zaio, blogetan egindako lanak ikasleen artean partekatzen direla, ikasleek autonomiaz jokatzen dutela eta ohiko irakasle/ikasleen rolak aldatzen direla. Abantaila hauek ikusita, nola ez dira bada ikastetxeak Blogosferan murgilduko?

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s